Enien

Inmobiliaria | Studio

Arkaitz Korta

943 85 11 74

Bi umeren aita naiz eta honek denborak duen garrantziaz ohartu arazi dit. Azkar bizi gara eta hau ez da presaka hartzeko erabaki bat, seguraski gure bizitzan egingo dugun diru inbertsio haundiena suposatuko baitu. Baina honetaz haratago zure etxearen bila zabiltza, zure oasis pertsonala, zure tokia mundu honetan, etxean zaudela sentiarazten dizun leku hori. Gure bizitzaren % 68a etxean igarotzen badugu, ez da txantxetako kontua.

Urteak daramatzat sektore honetan lan egiten eta jendeak oraindik uste du nire lana etxeak saldu edo erosten laguntzea bakarrik dela.

Zure bizitzako erabaki garrantzitsuenaren aurrean zaude, eta arrotz egiten zaizkizun euriborra, efizientzia energetikoa, katrastoa… bezalako hitzak ulertzera behartuta zaude. Nik bide honetan lagundu nahi dizut, hasieratik zure etxeko giltzak eskuratu arte edo zure etxea izan dena esku honetan utzi arte.

Internet bidez etxeak erosten diren garai honetan agian higiezinen munduan arrotz egingo zaizkizun hitzak dira gertutasuna, inplikazioa eta lasaitasuna. Eta seguru nago zure buruari galdetzen diozula, asmatuko al dut?

Gaur egun etxeko edozein aparatu elektroniko erosterako orduan milaka iritzi biltzen ditugu, ia ia gaian espezialista bihurtu arte. Eta aldiz etxe bat erosteko internetera zuzentzen gara profesional baten aholku eta iritzia jaso gabe. Benetan uste duzu lau argazki ikusita asmatuko duzula?

Niretzat lau gela eta bi bainugela izateaz haratago doa, bankuarekin negoziatzean datza, preziorik onena lortzean… Zure arazoak ulertu eta irtenbide bat topatzea. Zure berri jakin nahi dut, zerrek izutzen zaituen, zein diren zure kezkak.

Gure lan egiteko moduarekin, zure beharrak aztertuko ditugu eta amesten duzun horri bide emango diogu.

Ariane Orbea

Hasieratik gertutasuna erakutsi didazuela eta errespetuz tratatu izan nauzuela azpimarratuko nuke.

Leire Letamendia

Hartutako konpromesua eta nire beharren aurrean erakutsitako inplikazioa eta profesionaltasuna azpimarratuko nituzke.

Joseba Salgado_Ana Belen Iturralde

Jasotako arreta eta tratua ezin hobek izan dira, bai azalpenetan, baita sortu zaizkigun galdera guztiei emandako arretan.

Maite Arteche_Ion Segurola

Zalantza asko izan genituen gauzak nola egin, eta honen aurrean erakutsitako laguntzeko prestutasuna eskertzekoak dira. Hurrats guztietan babestuta sentitu gara.

Iera Zuazolazigorraga_Iban Enatarriaga

Inmobiliaria Aranbarri aukeratu nuen erreferentzia onak eta etxebizitza aukera zabala zuelako.

Ane Zubizarreta_Ander Berdote

Asko baloratzen dugu jasotako arreta, konfidantza eta berehalakotasuna. Momentu oro zuen laguntza dugula erakutsi diguzue.

Eneritz Elorza_Ion Arregi

Hasieratik bukaerara arte oso gustora egon gara.

Ioane Etxaniz

Herriko zerbitzua, ahoz ahoko gomendioak eta lanarekiko inplikazioa.

Mariano Irigoyen

Etxea saltzerako orduan Aranbarrik eman zigun zerbitzuetatik gehien nabarmenduko nukeena hasieratik emandako hurbiltasuna izango zen.

Koldo Berasategi

Etxe bila genbiltzanean gure egoera ulertu eta aukera errealak erakusten lagundu ziguten, gertutasunetik eta errealistak izanda.

Doako aholkularitza

Zure gustoko etxearen bila bazabiltza, lagundu ahal zaitut. Elkarrekin posible egingo dugu.

Eskatu doako aholkularitza